Zuzendaritza

iñaki alforja - Iban Toledo directores

Iban Toledo

Txikitatik entzun dut amonaren ahotan 1938an desagertutako anaiaren istorioa. Gaur egun, 100 urterekin eta buru-ahalmen guztiak osorik dituela, oraindik negar-zotinka gogoratzen du desagertutako anaia. Nire amonaren anaiaren erlojupeko bilaketa, jaso dugun herentzia bat da eta egiten ditugun ikerketa ugariengatik ez dugu inolako aurrerapenik lortzen, are gutxiago bizitzaren bizi-norabidea markatzen duen erloju hori gelditu ahal izatea.

1938an bezala, hala 1980an Etxeberria-Alvarez familiari pertsona maitatu bat desagerrarazi zioten, eta 40 urte hauetako bilaketak bizitza osorako markatu ditu. Ez dugu nahi familia honek beste 40 urtez bila jarraitzea.

Iñaki Alforja

Amnistia Internazionalaren arabera, munduan derrigorrezko desagertzetzat jotako 5 milioi pertsona daude. Horietako bakoitza orbain bat da desagertu ziren familia eta gizartean. Desagertutako pertsona batek ez dio pertsona horri bakarrik eragiten, familia oso bat arrastatzen du minean belaunaldiz belaunaldi. Hilobiratzeko gorputzik gabe ez dago dolurik, orbain bat da gizartean.

Lucía Ezker

Milango “Scuola Civica di Cinema”n zinema ikasi ondoren, Iruñera itzuli eta fikzioan zein dokumentalean lan egin dut. Dokumentalatik, istorioen gertutasunak motibatzen nau, baita beste batzuenak lagundu eta aldatzeko balio dezaketen errealitateak erakusteko izan dezakeen eragin zuzenak ere. Proiektu honek ezin hobeto irudikatzen du hori, konpromiso sozial eta historikoagatik kontatu behar direnen historia.